Mercedes-Benz Marka etengabe indartu beharrak sortu du Aguinaga Museoa. Horrela, aparteko esperientzia baten bitartez, Markaren historian barrenduko da bisitaria, markaren bilakaera gertakari liluragarri gisa biziaraziz.
Museoak 30 auto izango ditu hasieran, eta aurrerantzean, modelo gehiago ekarriko ditu. Stuttgart museoarekin etengabeko harremana izango du ibilgailu berriak ekartzeko. Gainera, aliantzak bilatuko ditu interes handiko beste auto batzuk erakustea baimentzen duten bildumagileekin.
1926tik 1980 urtera bitarteko autoez gain, markaren aurre-fusio eta post-fusioko 140 urteetako historiaz ere gozatu ahal izango da .museoa ente didaktiko gisa, beste baliabide batzuen bidez.
Museoaren azalera zabalak (2.000 m2tik gora) Mercedes-Benz markaren historian barrena galtzeko aparteko toki bilakatzen du Aguinaga Museoa. Munduko automobilgintzaren markarik garrantzitsueneko baten balioak antzeman daitezke 1926ko modelorik zaharrenetatik modernoenetara.
José Vara,7 kalea
48903 Barakaldo, Bizkia
museo@aguinaga.es
+ 34 944 970 239
ORDUTEGIA Larunbatetan: 10:00etatik 13:00etara